Berriak

RSS-2.0

Nafarroako Parlamentuak gaur eratu du Pobreziaren eta Desberdinkeriaren aurkako Nafarroako Ituna (2021-2030) betetzen ote den kontrolatzeko eta haren jarraipena egiteko Batzorde berezia. Batzordea eratzeko ekimena UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa taldeena izan da, eta azaroaren 11n onetsi zuen Legebiltzarraren Osoko Bilkurak.

 

[2025/01/17]

Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek ostiral honetan –hilak 17– hartuko du Ukrainiak Espainiako Erresuman duen enbaxadore ezohiko eta ahalguztidun Serhii Pohoreltsev, Iruñean, "Ukrainiaren etorkizunaren aldeko Aliantza" goiburupean, KRAI 2025 Nazioarteko Kongresua eginen dela baliatuta.

 

Bilera 09:15eetan izanen da, lehendakariaren bulegoan.

[2025/01/16]

PSNren interpelazio bati erantzunez, zeinak apustu egiten baitu gure gizarte-babeseko sistemaren ekintzen eraginkortasuna berrikustearen alde

[2025/01/16]

Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek aurreikusita dauka harrera egitea asteazken honetan, hilak 15, Patxi Vera Foru Komunitateko Arartekoari, zeinak eskura emanen baitio txosten berezi bat, Osasun Departamentuari buruzko legezko gomendio eta oroitarazpen nagusiak bai eta araugintzarako iradokizunak ere jasotzen dituena.

 

Bilera 10:00etan izanen da, lehendakariaren bulegoan.

 

[2025/01/14]

“Emakumeen aurkako indarkeriari ez” goiburupean, Legebiltzarrak bere arbuioa adierazi du Madrilen 29 urteko emakume bat erail dutela-eta.

[2025/01/13]

Nafarroako Parlamentuaren gaurko Osoko Bilkura minutu bateko isilunea gordez hasi da, azken bi erailketa matxistengatiko gaitzespen gisa. Izan ere, abenduaren 18an, 42 urteko emakume bat bere bikotekideak erail zuen. Ez zegoen tratu txarrei buruzko aurretiazko salaketarik. Beste emakume bat ere, 50 urtekoa, gogoan izan da, bere bikotekideak abenduaren 17an Cartagenan (Murtzia) eraila. Erasotzaileak urruntze-agindu bat zeukan tratu txarrengatik, 11 egun lehenago mugaeguneratu zena.

 

[2024/12/19]

Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek adierazi du Kontuen Ganbera Nafarroako Parlamentuaren organo tekniko bat dela gaur egun, XXI. mendeko Nafarroan, baina erabateko independentzia funtzionala duena, eta gogorarazi du demokrazia iritsi zenean Nafarroa izan zela Estatuko lehenbiziko erkidegoa bere buruari kanpo fiskalizazioko organo bat ipini ziona.

[2024/12/18]

12:00etan eginen da, atalondoan, eta Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek eginen du hasiera-hitzaldia

[2024/12/17]

Erabilera anitzeko aretoan izanen da, 10:30ean, eta Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariaren hitzartzearekin emanen zaio hasiera

[2024/12/16]

“Emakumeen aurkako indarkeriei ez” lelopean, Legebiltzarrak bere arbuioa adierazi du joan den abenduaren 10ean Mallorcan 32 urteko emakume baten erailketaren aurrean

[2024/12/16]